Español | English | Português | Català | Galego | Euskera
  • Zer egin dezakegu planetaren alde? Rocan 50 urte baino gehiago daramatzagu galdera horri erantzuteko ahaleginean, eta hasiera-hasieratik jo eta ke aritu gara lanean, gure ingurunea babesteko eta hobetzeko lagungarri gertatuko diren konponbideak bilatzeko ahaleginean.
  • Ildo horretatik, hainbat ekintza jarri ditugu abian, planetaren alde hartu dugun konpromisoaren adierazgarri, besteak beste, ur-kantitate txikiagoarekin dabiltzan tangak sortu ditugu, ura eraginkortasun handiagoz erabiltzen duten produktu berriak diseinatu ditugu, gure fabrikazio-prozesuak eraldatu ditugu baliabideak berrerabili ahal izateko, uraren erabilera hobea bilatzen duen fundazioa sortu dugu, eta abar.
  • Rocan uste dugu planetaren aldeko ahaleginak bikoiztu behar direla. Horregatik, aitzindari izan nahi dugu ingurumena eta ura babestu eta zaintzearen aldeko konpromisoan. Guztion mesederako planeta babestu behar dugula eta babes dezakegula erakutsi nahi dugu.
    • Hiru eremu bereizi ditugu gure jardun-eremuan
    • Roca produktuak
    • Produkzio-prozesu iraunkorrak
    • We Are Water fundazioa

  • ROCA PRODUKTUAK

  • Rocan 50 urte baino gehiago daramatzagu ura aurrezteko produktu eraginkorrak garatzen. Gure ikuspegi iraunkorrak ahalbidetu du, halaber, hainbat produktu harrigarri eta berritzaile lortzea, eskemak aldarazi dituztenak eraginkorrago izateko eta baliabideak hobeto aprobetxatzeko aukera gure esku dagoela erakutsi baitute.
    • Txorrotak
    • Rocak SofTurn® teknologia duen kartutxo zeramiko esklusiboa erantsi die txorrota guztiei; horri esker zehaztasun-maila handienak lortuko dira eskatutako emariari eta tenperaturari dagokienez, eta horren ondorioz, ura eta energia aurreztuko dira.
    • 50% Water & Energy saving CLICK Rocak garatu duen teknologia esklusiboa da, Rocaren txorrotetan ura eta energia aurrezteko. Segurtasuneko CLICK sistema esklusibo horri esker, uraren emaria zuzenean mugatzen da, eta horrela, erabiltzaileak gorantz behartu beharko du emari handiagoa nahi badu.
    • Tangak
    • Rocaren tanga guztietan etendura-sistema bat dago, baita 3/6 litroko deskarga bikoitzeko sistema bat ere. Ohiko tangetan, ordea, 12 litro deskargatzen dira. Horretaz gain, 3/4,5 litroko ereduak garatu ditu, 2009. urteaz geroztik merkatuan eskuragarri dagoen MERIDIAN bilduma berria, esaterako.
    • Konketak/Komunontziak
    • 2009. urtean Rocak W+W (washbasin + watercloset) merkaturatu zuen. Produktu berritzailea da, edozein bainugela-espaziotako funtsezko bi pieza elkartzen dituena: konketa eta komunontzia.
    • Rocaren “Uraren berrerabilera” teknologia berria eta iraunkorra aplika daiteke; ura aurrezteko modu bat da, uraren kontsumoa % 50 murriztuz, eta, horrela, ingurumena babesten laguntzen da.
    • W+W sistemak konketan erabiltzen den ura berrerabiltzen du komunontzia betetzeko, eta garbitzeko sistema automatiko bat du, usain txarrak izatea eta uretan bakteriak izatea saihesten duena, kalitate ezin hobea bermatuz.

  • Produktu iraunkorrak sortzeko berrikuntza-ahaleginari esker, milaka milioi litro ur aurreztu dira mundu osoan. Eta emaitza horiek animatu egiten gaituzte, ura aurrezteko eta horrela ingurumena babesteko modu berriak bilatzen jarraitzeko.

  • PRODUKZIO PROZESU IRAUNKORRAK

  • Ingurumenean oinarritutako gure ikuspegi globala produkzio-prozesuetan integratzeko, Eco-Roca proiektua garatu dugu.
  • Eco-Roca proiektuak funtsezko bi helburu ditu: CO2 emisioak, 2006ko ekitaldiko emisioekin alderatuta, % 25 murriztea 2014. urterako, eta hondakin materialik gabeko industria-prozesu bat kudeatzea Zero-Waste programaren bitartez.
  • WE ARE WATER FUNDAZIOA

  • Rocak planetaren alde hartu duen konpromisoa erabatekoa da, eta gure produkzio-prozesuen edo gure produktuen eremua gainditzen du. Ura aurrezteko konponbideak bilatzeaz gain, mundu guztiak ura eskura eduki dezala lortu nahi dugu, eta horretarako lan egiten dugu.
  • Horregatik sortu dugu We are Water fundazioa, hausnarketarako bidea emateko eta jendea oro har eta erakundeak bereziki sentsibilizatzeko uraren kultura berri bat sortu beharraren inguruan, mundu osoan baliabide hidrikoen bidezko garapena eta kudeaketa iraunkorra ahalbidetuko duena.
  • Azken batean, We Are Water Fundazioarekin iraunkortasunarekiko gure konpromisoa indartu nahi dugu; horretaz gain, gai horretan erreferentziazko-konpainia izan nahi dugu.